XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zuri oso ondo ulertzen dizut, Begori ere bai, baina besteei...

- Bueno, bikiek hika eta oso azkar hitz egiten due, eta gurasuak... bakizu, moteil, baserritarrak.

- Ya, bueno, kuartora joango naiz, ikasi behar dut.

- Ederki. Kontuz zuloakin.

- Ze zulo?

- Ez zera konturatu? Zulo bat dao goiko pisuan, hanka kabitzen da.

- Kontuz ibiliko naiz.

Igo, apunteak atera, eta koltxoi gainean egokitu nintzen.

Ikasi behar nuen, batez ere aditzak, lekarzkiguke, geniezazkiokeen eta halakoak; seguru nengoen aditzok barra-barra erabiltzen zituztelako ez niela ulertzen.

Bazinderraizkit, bazinderraizkio, bazinderraizkigu, bazinderraizkie.

Zinderraizkidake, zinderraizkioke, zinderraizkiguke, zinderraizkieke.

Cojones con el vascuence.